Auguste Comte
Auguste Comte (izen osoa
Isidore Marie Auguste François Xavier Comte) (
Montpellier,
Frantzia 1798ko
urtarrilaren 19a -
Paris,
1857ko
irailaren 5a) frantses pentsalaria eta
soziologia hitzaren sortzailea izan zen. Hasiera batean, zientziaren izena ''fisika soziala'' zen, honela, bere ikuspuntua besteengandik desberdintzeko soziologia hitza sortuz. Modu honetan, soziologia zientzia bezala sortu zen.
Garai horretan,
Frantziako iraultzak aldaketa sozial garrantzitsuak ekarri zituen eta industriaren garapenarekin gora-behera handiak pairatzen ari zen gizateria. Honela, bera saiatu zen gizartea aztertzen duen zientzia eraikitzen. Comteren ustetan, diziplina bakoitzak badu objektu propioa ikaskuntzan, denek elkarren artean logika eta metodo zientifiko komunak dituzte.
Comtek soziologia zientzia positibo bezala hartzen du, eta
positibismoaren sortzailea da.
Wikipediatik informazioa lortu