Sandra Ott
Sandra Ott (Corry, Pennsylvania, 1951) estatubatuar antropologoa da, euskal gaietan aditua.Gizarte-antropologia ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean. Unibertsitate horretan bertan lanean jardun zuen 1980tik 1985era, etnologia eta gizarte-antropologiaren eremuan. 1983tik 1986ra bitartean, University Abroad Consortium delakoaren zuzendari aritu zen Nevadako eta Euskal Herriko Unibertsitateetan. 1989tik aurrera, Oxfordeko Unibertsitateko administrazio-sailean lan egin zuen. 2002an Estatu Batuetara itzuli zen, Renon zuen lehengo lanean jardutera. Egun herritartasun ingelesa eta estatubatuarra ditu.
Bere ikerlan nagusiak Euskal Herriaren inguruan egin ditu. Zuberoan bolada batzuk igaro zituen eta bertoko euskara ikasi zuen.
Hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste: ''War, Judgment, and Memory in the Basque Borderlands, 1914-1945'' (2008), «Denunciation, Clemency and Conflict Resolution in the Basque Country (1939-1944)» (2008, ''Journal of European Studies'' aldizkarian argitaratua), «Good Tongues, Bad Tongues: Denunciation, Rumour and Revenge in the Basque Country (1940-1945)» (2006, ''History and Anthropology'' aldizkarian argitaratua). Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2nork Ott, Sandra
Argitaratua 1993Ouvrage -
3
-
4
-
5
-
6