Vladimir Propp
Vladimir Jakovlevitx Propp (San Petersburgo, 1895ko apirilaren 29agreg. /apirilaren 17ajul. - Leningrado, 1970eko abuztuaren 22a) eruditu sobietarra izan zen eta ipuin errusiar ospetsuen oinarrizko osagaiak identifikatu eta analizatu egin zituen, besteak beste.Bere Ipuinen morfologia 1928an argitaratu zen errusieraz, baina Literaturaren teoriaren historian bere biziko garrantzia izan zuen liburu hori nahiko ezezaguna izan zen, Mendebaldean ingelesez itzulpen ''Morphology of the Folktale'' 1928an argitaratu zen arte.
Vladimir Proppek Errusiako hainbat herri ipuin analizatu zituen, maitagarrien ipuinak batez ere, eta ipuinetan behin eta berriro errepikatzen ziren hainbat elementu aurkitu. Elementu horiek egitura jakin bat ematen zieten herri narrazio guztiei. Behin eta berriro tradiziozko ipuinetan ageri diren elementuei “Vladimir Proppen funtzioak” izena ematen zaie gaur egun.
Proppen teoria ipuinen morfologiaren egituraren analisian oinarritzen da. Bere ikasketaren aurreko sailkapenak kritikatzen du. Proppek, bere sailkapena egitean, gutxi gorabehera ehun ipuin aztertu zituen eta bertan behin eta berriro agertzen ziren elementuen multzo bat aurkitu. Horiexek dira Proppen funtzioak. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11