Jacques Roumain

Jacques Roumain (Port-au-Prince, Haiti, 1907ko ekainaren 4a - Haiti, 1944ko abuztuaren 18a) Haitiko saiakeragilea, poeta eta kontakizun-idazlea izan zen.

Europan izan ondoren ''Revue indigène'' aldizkaria (1927) eta Haitiko Alderdi Komunista (1934) sortu zituen. Horren ondorioz atxilotu zuten, eta erbestean izan ondoren 1941ean itzuli zen Haitira. Etnologia Bulego bat antolatu zuen bere jaioterrian, eta Mexikon izan zen diplomazia-lanetan. Surrealismoaren ildotik afrikanismoa aldarrikatzen zuen bere lehen ipuinetan, saiakeretan eta kontakizun-liburuetan; geroago, ordea, langileentzako literatura egin zuen. Obra nagusiak: ''La proie de l´ombre'' (1930, ''Itzalaren gatibua''), ''Bois d´ébène'' (1936, ''Ebano-zura'') eta ''Les gouverneurs de la rosée ''(1944, ''Ihintzeko gobernariak''). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Roumain, Jacques', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
    Ouvrage
  3. 3
    Ouvrage
  4. 4
    Ouvrage
  5. 5
  6. 6