Jean Stoetzel

Jean Stoetzel (Saint-Dié-des-Vosges, 1910eko apirilaren 23a - Paris, 1987ko otsailaren 21a) frantses psikologo eta soziologoa izan zen. Herri iritziaren azterketa egiteko lehen teknikak sartu zituen Frantzian. Ikasketak bukatuta, gizarte-zientzietako irakasle izan zen Bordeleko Unibertsitatean, 1945-1955 bitartean. Azkeneko urte horretan Parisko Sorbonara joan zen, eta Frantziako gizarte-psikologiako lehen katedra sortu zuen. Herri Iritziaren Frantziako Institutuaren eta ''Sondages'' eta ''Revue Française de Sociologie'' aldizkarien sortzailea izan zen. Inkesta-sistema hobetu zuen, iritzi-azterketaren metodoaren bidez. Stoetzelen ustez, matematikaren erabilera zientziaren adar batean ezkutukoaren ordez agerikoa jartzea bezala zen, nahasmenduaren lekuan argia egitea azterketaren bidez. Hala, zientziaren orientabidea eman zien iritziari eta jarrerei buruzko ikerkuntzei. Gizarte psikologiaren alorrean, bost arazo nagusi nabarmendu zituen: gizabanakoaren eta haren kulturaren arteko harremanak, gizarte baldintzen eragina gizabanakoaren psikologian, nortasuna eta estatus soziala, pertsonen arteko harremanak, eta taldeen arteko harremanen psikologia. Bere ekarpen nagusia pertsonari eta taldeari buruzko ideiak aberastea izan zen, beste kultura eta gizarte batzuetako kontzeptuen bidez. Lanik aipagarrienak: ''Iritziei buruzko azterketa esperimentala'' (1943); ''Herri iritziaren azterketa'' (1948); ''Psikologia soziala'' (1963). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 11 emaitzak -- 11 bilaketa honetara 'Stoetzel, Jean', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
    nork Stoetzel, Jean
    Argitaratua 1963
    Ouvrage
  3. 3
  4. 4
  5. 5
    Ouvrage
  6. 6
  7. 7
    Beste egile batzuk: ...Stoetzel, Jean...
    Article de périodique
  8. 8
    nork Petit, Solange
    Argitaratua 1975
    Beste egile batzuk: ...Stoetzel, Jean...
    Ouvrage
  9. 9
    nork Girard, Alain
    Argitaratua 1953
    Beste egile batzuk: ...Stoetzel, Jean...
    Ouvrage
  10. 10
    Beste egile batzuk: ...Stoetzel, Jean...
    Ouvrage
  11. 11
    Beste egile batzuk: ...Stoetzel, Jean...
    Ouvrage