Rabindranath Tagore

Rabindranath Tagore (, Robindronath Thakur jaioa, (Kalkuta, India, 1861ko maiatzaren 7a - Kalkuta, India, 1941ko abuztuaren 7a), Bhanu Singha Thakur (Bhonita) idazle izenez ere ezaguna, Indiako azpi-kontinenteko poeta, musikari, artista, ayurveda-ikerlaria eta jakintsua izan zen. Bengalako literatura eta musika birmoldatu zituen, baita Indiako artea ere modernismoaren testuinguruan, XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran. ''Gitanjaliren'' "bertso sakon sentikorra, freskoa eta ederraren” egilea, 1913an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen lehen ez europarra izan zen. Tagoreren abesti poetikoak espiritualak eta merkurialtzat jotzen ziren, baina hala ere, bere "prosa dotorea eta poesia magikoa" denbora askoan ezezagunak izan ziren Bengalatik kanpo. Batzuetan "Bengalako bardoa" ezizenaz izendatzen dute. Gurudev, Kabiguru, eta Biswakabi ezizenak ere erabili zituen.

Tagore Kalkutako brahmo hindua zen, Burdwan eta Jessore barrutietan agintariak izandako arbasoekin, zortzi urte zituenean hasi zen poesia idazten. Lehen olerki esanguratsuak hamasei urterekin argitaratu zituen ''Bhānusiṃh''a ("Eguzki lehoia") ezizenarekin, literatura kritikoek aspaldi galdutako klasiko gisa hartu zituztenak. 1877. urterako, lehenengo ipuin eta dramaturgia lanak argitaratuak zituen, bere benetako izenarekin. Humanista, unibertsalista, internazionalista eta nazionalisten aurkako sutsua izanik, britainiar legea salatu zuen, Britainia Handiarekiko independentzia defendatuz. Bengalako pizkundearen adierazle, margolanak, zirriborroak eta bozetoak, ehunka testu eta bi mila abestitik gora biltzen zituen kanon zabala osatu zuen. Berak sortutako Visva-Bharati Unibertsitatean gordetzen da ondarea.

Tagorek bengalera hizkuntza modernizatu zuen, forma klasiko zurrunak baztertuz eta hizkuntza estrukturei aurre eginez. Bere eleberriak, ipuinak, abestiak, dantza-dramak eta saiakerak gai politiko eta pertsonalak izan zituzten hizpide. ''Gitanjali'' (Abesti ofrendak), ''Gora'' (Aurpegi polita) eta ''Ghare-Baire'' (Etxea eta mundua) dira idazlan ezagunenak, eta bere olerkiak, ipuinak eta eleberriak txalotuak izan ziren, baita kritikatuak ere, zuten lirismoagatik, solaskidetzagatik, naturaltasunagatik eta kontenplazio joeragatik. Bi naziok bere konposizioak aukeratu zituzten himno nazional bezala: Indiako ''Jana Gana Mana'' eta Bangladesheko ''Amar Shonar Bangla''. Halaber, Sri Lankako himno nazionala bere lanetan inspiratuta dago. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Tagore, Rabindranath', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork TAGORE Rabindranath
    Argitaratua 1985
    Ouvrage
  2. 2
    nork Tagore, Rabindranath
    Argitaratua 1997
    Ouvrage