Vincent van Gogh
Vincent Willem Van Gogh (nederlanderaz: [ˈvɪnsɛnt ˈʋɪləm vɑn ˈɣɔx]([https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/8/80/Vincent_willem_van_gogh.ogg entzun]); Zundert, Ipar Brabant, 1853ko martxoaren 30a - Auvers-sur-Oise, Val-d'Oise, 1890eko uztailaren 29a) margolari postinpresionista herbeheretar ospetsua izan zen. Hamarkada bakarrean 2.100 artelan inguru egin zituen, haien artean 860 oleo-margolan, gehiengoak bere bizitzako azken bi urteetan margotuak.Haren artelana paisaia, natura hil, erretratu eta autorretratu
Familia dirudun batean jaioa, umetan izaera serio, isil eta adimenduna zuen; marrazten txikitan hasi zen. Gaztetan arte merkatari jardun zen lanean, asko bidaiatuz, baina Londresera bizitzera joatean beheraldia izan zuen. Hori zela eta, erlijiorantz jo eta Belgikako hegoaldean misiolari protestante ibili zen. Gaixo eta bakardadean zegoen 1881ean margotzera berriz ekin aurretik, gurasoen etxera itzultzean. Theo anaia gazteak ekonomikoki mantendu zuen, bien artean gutun bidezko posta-truke luzean. Haren lan goiztiarrek, gehienbat natura hil eta nekazarien erretratuak, geroagoko lanetatik bereizten diren kolore bizien seinale batzuk dituzte. 1886an Parisera joan zen, eta Émile Bernard zein Paul Gauguin bezalako abangoardismo mugimenduko partaideak ezagutu zituen, inpresionismoaren sentiberatasunaren aurkakoak zirenak. Bere lana garatu ahala, natura hil eta inguruko naturaren ikuspuntu berri bat eratu zuen. Margolanak argiagoak eta biziagoak bilakatiz joan ziren, eta 1888an Frantzia
Van Goghek pasarte psikotikoak eta eldarnioa jasaten zituen eta bere buru osasunaz kezkatzen zen arren, bere osasun fisikoa baztertu zuen nahikoa jan gabe eta oso zintzurkoia izanaz. Bere lagun Gauguinekin zuen harremana haserrealdi batean bizarra mozteko labainarekin ezkerreko belarriaren zati bat moztean amaitu zen. Ondoren, Saint-Rémy
Van Goghek bizi izan zen bitartean ez zuen arrakastarik lortu; ostera, zoro eta okertzat hartzen zuten. Bere buruaz beste egindakoan bilakatu zen ezagun, eta jendartean jenio ulertu gabe gisa ezagutua izan zen, erotasun eta bikaintasuna batzen zituen artista. XX. mendearekin batera ospea handitzen hasi zitzaion, haren estiloa fauvista eta espresionista alemaniarrek gorpuztu zutenean. Margolari ezagun, baina tragiko moduan gogoratzen da, izaera asaldatuak artistaren ideal erromantikoa mantentzen duena. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2